Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.

Sagües

Hotela

Donostia 2005

1/13 Info gehiago

Erabilera: Hotela.

Kokapena: Sagüeseko sabaldegia. Donostia.

Azalera: 28.000 m2

Urbanizazioaren azalera: 22.000 m2

Sustatzailea: Donostiako udala.

Arkitektura eta hirigintza aldetik hiriaren itsas aurreko ekialdeko muturra −amaitu gabea− (Sagueseko zabalgunea) konpondu nahi zuen ideia-lehiaketarako aurretiko azterketak.

Zabalgunearen amaieran, Ulia mendiaren magalaren oinean, eraikin berezi bat –hiri-itsasargi bat– eraikitzea proposatzen zen; irmotasun handiko eta soiltasun formaleko prisma bertikal bat, kokapenak eta haren eskala eta tamainak ingurune eta hiriarekiko oreka eta proportzioa aurki zezaten, paisaiarekiko harmonian, eta Donostiako itsas aurreko aldean dagoen hizkuntza arkitektonikoan integratu nahian.

Sareta batek biltzen du eraikina, «ehun-bilbe» gisa, soineko bat balitz bezala, bere benetako beirazko larruazala babestuz eta defendatuz, eta barrukoaren eta kanpokoaren arteko elkarrizketarako atalasea zehaztuz.