Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.

Lonja Pasaia

Arrain lonja

Pasaia 2011

1/13 Info gehiago

Erabilera: Industriala.

(Arrain lonja, zerbitzu eraikina eta urbanizazioa).

Kokapena: Esnabide kalea. Pasaia.

Azalera: 24.600 m2

Urbanizazioaren azalera: 21.420 m2

Sustatzailea: Pasaiako Portuko Agintaritza.

Ideia-lehiaketa batean lehen saria lortu ondoren landutako proiektua.

Erabilera publikoko gune bat −hiriko parkea− proposatu zen lonjaren eraikinaren estalkiaren gainean, itsasoaren gaineko oinezkoentzako ibilbide berri bat, hain zuzen ere. Izan ere, lehendik zegoen itsas pasealekua lonjaren eraikinak banatzen du. Hauxe da, hain zuzen, proiektuaren apusturik handiena.

Horren bidez, gaur egun galduta dagoen inguruaren edertasuna berreskuratu nahi zen, eraikin berria inguruan ahalik eta gehien txerta dadin eta, hala, Pasaiako alde horri oreka arkitektoniko eta urbanistiko berria emateko.

Paola Sangalli paisajistak lagundu zuen parkea diseinatzeko orduan.

Eraikineko obren zuzendaritza beste lantalde tekniko bati esleitu zitzaion. Obra horien exekuzioa ez da oso egokia. Estalkiaren gaineko parkearen urbanizazioa egin gabe dago oraindik.