Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.

Bankoa

Eraikinaren eraberritze integrala

Donostia 2019

Vídeo 1/4 Info gehiago

Erabilera: Bulegoak eta merkataritzako lokalak.

Kokapena:  Askatasunaren hiribidea 5. Donostia.

Azalera:  4.800 m2.

Sustatzailea: Pribatua.

Bankoa-Crédit Agricoleren Donostiako egoitza zentralaren eraikina birgaitzeko ideia-lehiaketarako proposamena.

Eraikin berriaren irudia hiriko erreferente arkitektoniko bat izatea lortu nahi du proposamenak. Diseinuan bankuaren izaerari lotutako kontzeptuak erabili dira; tartean, hauek: sendotasuna, dotorezia, adierazgarritasuna, modernotasuna, gertutasuna eta globalitatea.

Orain dauden zenbait elementu arkitektoniko kendu egingo dira, eraikinaren uneko irudiari garaikidetasuna kentzen baitiote, eta konposizio-tresna berriak erabiliko dira; horiei esker, amaierako irudia modernoagoa eta adierazkorragoa izango da. Baoak bertikalean multzokatu eta kokatuko dira, bosgarren solairua gehituko zaio fatxadaren gorputz nagusiari eta behe-erliebeak eta markesina luzea jarriko dira behe-solairuan. Horiek izango dira eraikinaren irudi berria, eta, horiei esker, eskala eta garrantzi handiagoa izango du eraikinak, eta monumentalagoa eta adierazgarriagoa izango da.

Jasangarritasuneko eta energia-efizientziako baldintzak hobetu egingo dira –eraikinaren inguratzailerako proposatutako eraikuntza-irtenbideak direla-eta–, beirazko kanpo-terraza bat jarriko da –elementu arkitektoniko bioklimatiko ere izan daiteke– eta eguzki-panel fotovoltaikoak jarriko dira estalkian. Mezu argia helarazten du horrek guztiak; hots, Bankoa inplikatuta dagoela energia aurrezteko neurriekin eta klima-aldaketaren kontrako borrokarekin.