Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.
astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-01-1 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-02 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-03 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-04 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-05 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-06 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-14 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-15 astigarraga-y-lasarte-villa-begona-vivienda-16

Villa Begoña

Etxebizitza

Donostia 2017

1/9 Info gehiago

Erabilera: Etxebizitza.

Kokapena: Infanta Kristina kalea 11. Donostia.

Azalera: 933 m2.

Sustatzailea: Pribatua.

Ondarretako txaleten ingurunean dagoen ondare-balio handiko eraikinaren eraberritzea, Eduardo Lagarde eta Luis Martínez Ubagok 1928an proiektatua. Eraikinaren inguratzaile osoa babestuta dago.

Proiektatutako etxebizitza nagusiak beheko eta lehenengo solairuak hartzen ditu, eta seme-alabentzako bi etxebizitza proiektatu dira bigarren eta estalkipeko solairuetan. Erdisotoko solairua erabilera osagarrietarako eta txoko bat egiteko erabili da. Irisgarritasun unibertsala bermatzeko, barneko igogailuaz gain, lorategi perimetralaren kota ere beheratu zen iparraldean, eta, bide batez, kanpotik sartzeko arrapala egiteko ere erabili zen hori.

Etxebizitza nagusiaren eta elementu komunen barnealdearen tratamenduan, eraikinaren jatorrizko espiritua errespetatzea zen asmoa. Horretarako, zurezko estaldurak erabili ziren hormetan, boiserie eguneratu modura, eta zeuden burdinazko elementuak eta jatorrizko beirateak berrerabili ziren.

Fatxadak eta estalkiak kontu handiz zaharberritu ziren, hirigintzako araudia eta energia-eraginkortasunari eta estankotasunari buruzkoa bete ahal izateko.