Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.

Reinosa

Zentro Soziokulturala

Reinosa 2013

1/6 Info gehiago

Erabilera: Kulturala.

Kokapena: Reinosa (Cantabria).

Azalera: 1.500 m2

Sustatzailea: Reinosako udala.

Ideia-lehiaketa batera aurkeztutako proposamena, Iñigo Peñalba Arribas eta Aritz Díez Oronoz arkitektoekin elkarlanean egina.

Hirukiz osatutako sare batek «josten» du merkatuaren zimendu zaharra egitura berriarekin. Antolamendu-eskema triangeluar horrek espazioaren antolaketa fraktal bat planteatzen du, eraikinaren oinplanoan eta estalduran ere erabili dena, eta horrela sortzen da proposamenaren ikurra dena: estalkia, alegia.

Geruzatan garatutako irtenbide arkitektoniko honen azken helburua hiru mailako eskala anitzeko antolamendu eta funtzionamendua da: dagoen zimendua baliatzea (irtenbidea abiatzen den sustrai modura), eraikinaren eta haren eskalaren funtzionaltasuna, eta paisaiaren eta hiriaren presentzia. Hala, proposatutako estalkiak 33 sabai-leiho dituen bolumen bat formalizatzen du, eta oso irudi pertsonal, ahaltsu eta biribila ematen dio horrek multzoari.