Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical. Erabilera: Kabina publikoak.
Kokapena: Ondarretako hondartza. Donostia.
Azalera: 560 m2.
Sustatzailea: Donostiako Udala.
Esku hartzea, ideia-lehiaketa bateko lehen sariaren ondorioz, Donostiako Ondarretako hondartzako kabina zaharrak berritzea zen. Erabilera-programak aldagela publikoen, komunen eta hondartzaren erabilerari lotutako gainerako instalazio osagarrien hornidura aurreikusten zuen. Proposamenaren arabera, kanpoko aldean esku-hartze oso diskretu baten beharra jasotzen zuen, lurperatua dagoen eraikinerako sarbide egokiak jartzeko. Lurpean ez dagoen elementu bakarra, beiraz inguratutako txabola da; barruan igogailua dago.
Hondartzaren aurrealde guztira zabal zitekeen materialen erabileran jarraibide bat sortzea proposatu zen.Beirazko eskudela diseinatu zen, goiko aldeko aluminio urtuzko esku bandarekin eta, pasealekuko ohiko harrizko materialen ordez, granito grisa jartzea proposatu zen. Lorategi inguruko lurrean ere material hori erabili zen.