Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.

Lonja Ondarroa

Arrain lonja

Ondarroa 2011

1/8 Info gehiago

Erabilera: Industriala.

Kokapena: Ondarroa (Bizkaia).

Azalera: 24.000 m2

Sustatzailea: Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, 

Lurralde plagintza, Nekazaritza eta Arrantza saila.

Ideia-lehiaketa baterako proposamena. Kokapenaren berezitasuna eta erabilera-programa zabala aintzat hartuta, planteatu zen Jarduerarako Eremua garatzen zuen Plan Berezian aurreikusitako hirigintza-parametroetako batzuk malgutasunez interpretatu ahal izatea, irtenbideak integrazio- eta eskala-arazoak hobetu zitzan.

Eraikinak ahalik eta hiri-integrazio handiena izatea bilatu zen, eta haren zati bat lurperatu zen horretarako, lonjako zamalanak «estalpean» egin ahal izan zitezen. Haren estalkiko oinezkoentzako pasealeku publikoak lotura egiten zuen Itsasaurre plazarekin, eta erabilera publiko berriak gehitzen zituen eraikinaren gainean (bateragarriak arrantza-jarduerarekin), multzoaren eskala «otzantzea» lortzeko ideia indartuta.

Indarrean dagoen araudiaren interpretazio zurrun eta zekenak lehiaketatik kanpo utzi zituen parte hartu zuten hamasei taldeetatik hamar, eta, azkenean, forma-akats baten ondorioz, indargabetu egin zen behin betiko, eta beste lehiaketa baterako deia egin behar izan zen. Tamalez...