Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.
astigarraga-y-lasarte-kmk-centro-cultural-01

KMK

Zentro kultural

Donostia 2019

Vídeo 1/14 Info gehiago

Erabilera: Kultur zentroa.

Kokapena: Urdaneta kalea 9. Donostia.

Azalera: 7.500 m2

Sustatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Proiektu honek lehen saria lortu zuen ideia-lehiaketa batean, eta BAB Arquitectos estudioarekin elkarlanean egin zen. Dagoen eraikinaren erabateko eraberritzea planteatzen du, kanpoko inguratzailea mantenduta –Donostiako HAPOk babestutako eraikina da (C maila)–, Artzain Onaren plazako monumentu-ingurunearen barruan. Hala, barnealde osoa birmoldatzen du, behar funtzional berrietara eta irisgarritasunari, energia-eraginkortasunari, segurtasunari eta abarrei buruzko arauzko baldintza berrietara egokitzeko.

Proiektatutako irtenbideak eraikinaren jatorrizko tipologia berreskuratzea proposatzen du. Eraikina 1900ean eraiki zuten, Ramón Cortázar eta Luis Elizalde arkitektoek. Hala, bada, patio irekiak, eta zirkulazioetako argitasuna eta soiltasuna berreskuratu ziren, bai eta eskailera nagusi bakarraren ideia ere. Hori horrela, jatorrizko erdiko kokapenetik mugitu zen, igogailuak sartzeko, eta araudian eta lehiaketaren premien programan zehaztutako baldintzetara egokitu.

Lehen solairuko «Irakurgela Handia» (eraikinaren erabilerarik adierazgarrienera bideratuta) barnealdeko esku-hartze adierazgarriena da.

Energia-eraginkortasunari lotuta sartutako hobekuntzei esker, proiektatutako eraikina energia-kontsumo ia nuluko eraikintzat har daiteke (nZEB). Hortaz, «A» motako energia-kalifikazio bikoitza du, hala energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan, nola karbono dioxidoren emisioetan. Esku-hartzea, ondorioz, ingurumen-jasangarritasunaren adibide da.