Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.
astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-01-1 astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-02 astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-03 astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-04 astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-05 astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-seccion astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-maqueta astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-08 astigarraga-y-lasarte-goikoa-palacio-oficinas-09

Goikoa

Bulego eraikin

Donostia 2008

1/9 Info gehiago

Erabilera: Bulegoak.

Kokapena: Igentea kalea. Donostia.

Azalera: 4.500 m2

Sustatzailea: Donostiako udala.

Donostiako Udalak Goikoa jauregia eraberritzeko eta udal-bulegoak bertan jartzeko antolatu zuen ideia-lehiaketarako proposamena. Jauregi hori XIX. mende bukaeran eraiki zuen Jose Goikoak.

Eraikina toki esanguratsu batean dago Donostiako hiri-bilbean, Parte Zaharraren ertzean, oraingo udaletxearen eta Klub Nautikoaren ondoan. Espainiako arrazionalismoaren harribitxia da, Aizpuruak eta Labaienek eraikia, 1929an.

Proposamenak «irtenbide bolumetrikoki neurritsua» planteatzen zuen, estalki berri baten bidez, «mantsarda» bidezko ohiko irtenbideak oinarri hartuta. Proposamen horren bidez, aldaketek eraikinean eta inguruan duten eragina gutxitu nahi zen.

Hortik sortutako siluetak estaldura jarrai eta tolestua zehazten zuen, lehendik dagoen eraikinean bermatuta, badiako olatuekin edo urruneko Aiako Harriarekin hitz egin nahi zuen oskola balitz bezala.