Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.

Donostia turismoa

Centro atracción y turismo

Donostia 2005

1/7 Info gehiago

Erabilera: Informazio turistikoa.

Kokapena: Bretxa enparantza. Donostia.

Azalera: 1.300 m2

Sustatzailea: Donostia turismoa.

Ideia-lehiaketa bateko lehen saria erdietsitako proiektuan (gauzatu gabe), Cánovas gunea, Bretxako merkatu zaharra, zoritxarrez eta oker, merkataritza gune bilakatu ondoren osatzen duten eraikinen arteko zati nagusia berritzea proposatzen zen, Donostia Turismoaren bulego nagusiak hor kokatzeko.

Ideia horren bidez bi solairuko prisma beiraztatu bereizi bat zehazten zen, merkataritza-guneko multzotik kanpo ulertzea nahi zena, eta eskala txikiagoko eta arintasun handiagoko hiri-osagai berri bat definituta. Sortutako irudia, lehenagotik zeuden eraikinen hizkuntza klasikotik formalki eta estilistikoki aldenduta, gauean argi-kaxa bat bilaka zitekeen.