Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.
astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-01 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-02 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-03 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-04 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-05 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-06 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-07 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-08 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-09-1 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-10 astigarraga-y-lasarte-bener-clinica-dental-11

Bener dental

Hortz klinika

Donostia 2009

1/11 Info gehiago

Erabilera: Hortz Klinika.

Kokapena: Autonomia kalea 24. Donostia.

Azalera: 210 m2.

Sustatzailea: Begoña Elguea / Aner Usarraga.

Amara Zaharreko etxebizitza-eraikin bateko beheko solairuan merkataritza-lokal batean hortz klinika bat jartzea. Borja Llop eta Javier Machimbarrenarekin elkarlanean egindako proiektua.

Solairuko grabitate zentroa odontologiarako kontsultategiek betetzen dute. Albo batean alde publikoa dago (itxarongela eta komunak) eta beste aldean gaixoak artatzeko gunea (korridore banatzailea, erradiografia panoramikoak, ebakuntza ondoren atseden hartzeko gela, komuna eta officea). Sarrera eta harrera guneek batzen eta eratzen dituzte solairuaren erabilera guztiak.

Hormetako egurrezko listoiek -akabera material bakarra dira-, kontsultategietan kanpoko argia sartzeko erabilitako beirazko oihal handiek, bilatzen zen epeltasuna eta batasuna ematen diote multzoari.