Erabilera: Industriala.
Kokapena: Lamisingo Iturria kalea 1.
Arretxe-Ugalde industrialdea. Irún.
Azalera: 6.870 m2
Sustatzailea: Irungo Industrialdea.
Ideia-lehiaketa batean lehen saria lortu ondoren landutako proiektua. Bulego-eraikin hau Arretxe-Ugalde industrialdeko eraikin nagusia da.
Haren bolumetria behartua, zilindrikoa, aldez aurretik zehaztuta zegoen hirigintza-plangintzan. Kanpoko fatxadarekiko zentrokidea den oinplano zirkularreko patioa egiteak aukera eman zuen erabilerak ongi banatzeko eta multzoa espazio aldetik egituratzeko.
Argi naturala bihurtzen da espazioko protagonista, barneko patioaren buruan dagoen sabai-leihoaren bidez eta fatxaden kanpoko itxitura osatzen duen errezel-hormaren bidez. Espazioak zabalagoa ematen du argi horri esker, eta lortzen da eraikin barruan argi naturala egotea ia egun guztian.