Por favor, gire su móvil para navegar la web en vertical.

Altza

Kiroldegia

Donostia 2013

1/5 Info gehiago

Erabilera: Kirola.

Kokapena:  Alza auzoa. Donostia.

Azalera: 17.000 m2.

Sustatzailea: Donostiako Udala.

Ideia-lehiaketa batera aurkeztutako proposamena, Iñigo Peñalba Arribas eta Aritz Díez Oronoz arkitektoekin elkarlanean egina.

Irtenbide malguari esker egokitu ahal zen lehiaketaren oinarrietan proposatutako faseen araberako garapenera, eraikin trinko baten bidez: igerilekuak −1 sotoko eta −2 sotoko (instalazioak) solairuetan daude, sarbideak bereiz daude eta erabilera osagarriak, berriz, beheko solairuan, eta, kirol anitzeko pista, haien gainean ezarrita, lehen eta bigarren solairuak hartuta. Eskema funtzional hori arrakastaz egina dago Benta Berriko kiroldegian.

Planteamendu horrek, gainera, espazio publiko zabala libre uzteko aukera ematen zuen; hala, sarbide-plaza handi bat sortzen zen, eta ibilgailuetarako txandakako garajea zegoen bere bi sotoetan.

Lurzatian dagoen kanpoko azaleraren gainerakoan erabilera-programak ezarritako solariuma, aire zabaleko igerilekuak eta joko-kantxak zeuden.

Multzoaren kanpoko irudiak, irmotasun bolumetriko handikoak, kaligrafia arkitektoniko soil eta zaindua proposatzen zuen, eta material oso iraunkorrak, mantentze-lan gutxikoak, erabiltzea (hormigoi aurrefabrikatua eta beira).